XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izen berria: Orduetako Liturgia

Lehen aldaketa izenarena dugu.

Orain arte Eliz-otoitzari Jainko-lana (Opus Dei), Jainko-lanbidea edo Ofizioa (Officium divinum), Jainko-gorespena (divina laus) edo Breviarioa esaten genion.

Emendik aurrera Orduen Liturgia (Liturgia horarum) esango zaio.

Dokumentuak izen berri ori bakarrik darabil.

Izen berri orrek, noski, zerbait adierazi nahi du.

Eliz-otoitzari Ofizioa esatean, gizonaren eta apaizaren lan eta egintza bat bezala artzen genuen, gizonak Jainkoari begira egiten duen lana.

Baina Eliz-otoitza bada gehiagorik ere, liturgia da, liturgi-egintza bat, Meza eta Sakramentuak bezelatsu.

Eta liturgia danez, apaiz baten edo talde baten egintza eta otoitza dugu bai, baina baita ere Kristoren eta Eliza osoaren egintza eta otoitza (Liturgi-Kost.7).

Orregatik Eliz-otoitza esaten zaio eta ez bakar baten otoitza.

Orregatik ere ez da beste otoitzik au bezin bikain eta baliozkorik.

Izen orrekin beste zerbait ere adierazi nahi da, ordu batzutan eta ordu jakinetan egiteko otoitza dala, alegia.

Naiz eguneroko otoitza izan eta eguna santutzeko egiten dana, ez da osoan edo dana batean esan behar, ezta ere eguneko edozein ordutan.

Eliz-otoitzak baditu bere orduak, ordu jakinak.

Orregatik Orduen Liturgia esaten zaio.

Kristau erri osoaren otoitza

Gaur arte, eta gaur bertan, Ofizioa edo Eliz-otoitza esaten dutenak praile-mojak eta apaizak bakarrik dira.

Gehienek uste dute Ofizioa esatea oiei bakarrik dagokiela eta ez kristau denei.

Ori bai, Bezperak kantatzen dira, edo obeto esan kantatzen ziran, erri batzuetan, kristau laikoek ere parte artuz.

Eliz-otoitza eraberritzen lan egin dutenek lehenik eta argienik azaldu dutena au izan da: Orduen Liturgia, bere izatez, Eliza osoaren, Kristau Erri osoaren, otoitz dala.

Eta egitez eta praktikan ere ala izatera iritxi behar litzakela, ahal dan guzian.

Badakigu noski apaiz eta praile-mojak otoitz ori Eliza osoaren izenean eta alde egiten dutela.

Baina laikoek ere, Eliza eta eliztar diranez, egingo balute, jator eta osokiago agertuko lukete beren eliztartasuna.

Eta orduan argiago azalduko litzake, gainera, Orduen otoitz ori Eliz-otoitz, Eliza osoaren otoitz, dala.

Begira zer dion Instituzioak ortaz:(...).